Museoaren historia - fourniermuseoa
Historia del Museo EUS
Museoaren historia
Arabako Fournier Karta Museoaren jatorria hertsiki lotzen zaio Heraclio Fournierrek Gasteizen sortutako karta enpresari. Haren biloba, Félix Alfaro, 1916an hasi zen karten bilduma egiten, eta hainbat erosketa eta bildumazaleen eta norbanakoen dohaintzaren bitartez handituz joan zen. Bilduma hori San Kristobaleko fabrika zaharreko instalazioetan egon zen erakusgai, harik eta 1984an Arabako Foru Aldundiak erosi zuen arte.
Titularitate publikoa izanik, bilduma orduko Probintzia Museoan instalatu zen (gaur egun Arabako Arte Ederren Museoa, Augustin-Zulueta jauregian); hala ere, leku premiek eta bertan bildutako funtsak berrantolatzeko premiek eragin zuten karten museorako beste kokapen bat bilatu beharra. 1994an, Fournier Karta Museoa gaur egungo kokapenean instalatu zen, Bendaña jauregian, alegia.