Erakusketa iraunkorra - fourniermuseoa
Exposición Permanente Naipes EUS
Erakusketa iraunkorra
Arabako Fournier Karta Museoak 24.000 aletik gorako funtsak ditu. Funts horietan bost kontinenteetako karta sortak daude, garai guztietan fabrikatutakoak eta prozedura tekniko desberdinen bidez egindakoak. Bendaña jauregiko aretoetan funts horien aukeraketa bat dago erakusgai; material guztia beira arasetan erakusten da, kontserbazio egoera egokia bermatzeko, tenperaturari, hezetasunari eta argiztapenari dagokienez.
Ohiko joko kartez gain, era guztietako gaiak erabiliz irudiztatutako kartak erakusten dira, ibilbide luzea egitea ahalbidetzen dutenak artean eta historian zehar, XV. mendetik gaur egunera arte.
Bisita Bendaña jauregiaren patioan hasten da, kartak ekoizteko erabilitako inprimatze tekniken berri emanez, hala nola xilografia, offset-a, metalezko matrizeak edota litografia. Erakusgai dagoen makineria Fournier enpresarena zen.
Lehenengo solairuan bildumako kartarik zaharrenetariko batzuk ikus daitezke, esaterako Probentzako karta sorta bat edo goiko Rhin-eko paper orri aleman bat (biak ala biak Erdi Arokoak) edo Espainian XIX. mendean litografiatutako aurreneko karta sortak. Karten dibertsitateak eta karta sorten osaerak aditzera ematen dute mendeetan zehar zenbat joko izan diren munduko hainbat eta hainbat tokian.
Arreta berezia jartzen da Heraclio Fournierrek Gasteizen fundatutako karta enpresaren historian eta bilakaeran.
Bigarren solairuko aretoetan ikusgai ditugu gaika banatzen diren karta ugari: historia, heraldika, kostunbrismoa, literatura, geografia, musika, mitologia, astronomia, igaropena, magia edo tarota.