Bisita - fourniermuseoa
ARABAKO FOURNIER KARTA MUSEOA

Bisita
Arabako Fournier Karta Museoak karten bilakaeraren gaineko ibilbide historikoa, teknikoa eta gaikakoa eskaintzen du XV. mendetik hasi eta gaur arte. Gainera, historian zehar kartak egiteko erabili izan diren teknikei buruzko atal bat dauka.
Museoak hainbat tokitako karta sorten bilduma du, bai Gasteizen egindakoak bai munduko beste leku batzuetan egindakoak.
Aipamen berezia eskaini behar zaio Gasteizen Heraclio Fournierrek, sortu eta haren iloba Félix Alfaro Fournierrek jarraitutako karta enpresaren historia eta garapenari. Bigarren hori izan zen museo honetako bildumaren sustatzailea.
Hezkuntza jarduerak
- Hezkuntza programak
- Bisita gidatuak eta dinamizatuak
- Lantegi didaktikoak
- Familientzako programak
Telefonoa: 945-203707
educacionmuseosyarqueologia@araba.eus
ORDUTEGIA
Asteartetik larunbatera
10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:30
Igande eta jaiegunetan
11:00 - 14:00
Astelehenetan itxita (jaiegunetan izan ezik)
Astelehena jaieguna izan bada, asteartean itxita
SARRERA DOHAINIK