Pieza 013 Victorias del Duque de Marlborough EUS - fourniermuseoa
Eduki publikatzailea

Nabarmendutako piezak
Marlborougheko dukearen garaipenak
Britainiako sorta honetako 52 kartak koadernatuta egon ohi dira, Playing Cards. The Reign of Quenn Anne and Marlborough's Victories izeneko liburuan.
Kartetan, Britainia Handiko Ana I erreginaren erregealdian (1706ra arte) jazotako gertaera historikoak irudikatzen dira, bai eta Marlborougheko dukeak Holandan, Belgikan eta Espainian egindako kanpaina beliko batzuk ere.
Ilustrazio horietako batzuk Espainiako Ondorengotza Gerrari buruzkoak dira, besteak beste, 1702ko Vigoko Batailari eta 1705eko Bartzelonako Setioari buruzkoak. Gainera, Carlos III erregegaiaren erretratua ere agertzen da, beste monarka batzuekin eta garai hartako Europako printzeekin batera. Beste eszena batzuetan, Frantziako monarkiaren politika eta Aita Santua satirizatzen dira.
Eszena bakoitzean, dagokion azalpen testua agertzen da, beheko aldean. Kartetako bakoitzaren balioa goiko aldean irudikatzen da.
c. 1707
Londres
Grabatu kalkografikoa
140 x 120 x 55 mm
[BRI 32]
Nabarmendutako beste pieza batzuk


