Eduki publikatzailea

Nabarmendutako piezak

Florentziako tarot minchiatea

Florentziako tarot minchiatea tarotaren aldaera bat da. 97 kartaz osatuta dago. Izan ere, 22 arkano nagusi edo triunfo ezagunetan Aita Santua ezabatu zen, baina lau bertute gehitu ziren (itxaropena, zuhurtzia, fedea eta karitatea), bai eta lau elementuak (sua, ura, lurra
eta airea) eta zodiakoko hamabi zeinuak ere.

 

 

Karta sorta hauetan atzeko papera aurrekoaren gainetik tolesten da, kartari markoa jarriko dion eta sendotuko duen izkina osatzeko. Kasu honetan, markoa puntuz apainduta dago.

 

 

Tarot mota hau Florentzian sortu zen XVI. mendean. Arrakasta handia lortu zuen ez Italian soilik, Alemania eta Frantziako herri batzuetan ere. Baina XIX. mendearen amaieran, erabilera murrizten hasi zen, eta, azkenean, XX. mendean, merkatutik ia desagertu egin zen.

 

XVIII. mendea

Poverino
Florentzia
Inprimatze xilografikoa, izurrez koloreztatuta
97 x 56 mm

 

 

[ITA 5]

Nabarmendutako beste pieza batzuk

Ruta cercana

Complete Pack of New Cotillons

1863

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Magia jolasetarako karta sorta

1772

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Marseillako tarota

1743

Ikusi gehiago