Eduki publikatzailea

Nabarmendutako piezak

Marseillako tarota

Marseillako tarota karten historiako sorta garrantzitsuenetakoa da. Bere jatorria Italiako iparraldeari lotuta dago, eta bertatik Europako gainerako lekuetara hedatu zen, Frantziako hegoaldetik. Gainera, tarot motarik ezagunena da eta beste batzuk sortu dira joko horretan oinarrituta. Bere diseinuak ez dira aldatu 500 urte baino gehiagotan eta Erdi Aroko estiloa dute.

 

 

Ale hau Avignon-en egin zen. 78 karta ditu: 14 karta sorta italiarreko palo bakoitzeko (urrea, kopa, ezpata eta bastoia) eta 22 arkano nagusi (zoroaren irudiak salbu, gainerakoek erromatar zenbakia dute). Karten artean askotariko irudiak eta nahiko ezagunak aurki daitezke: aztia, enperadorea, zortearen gurpila, eguzkia, deabrua, urkatua, etab.

 

 

1743

Jean Payen
Avignon, Frantzia
Inprimatze xilografikoa, izurrez koloreztatuta
122 x 63 mm

 

[FRA 48]

Nabarmendutako beste pieza batzuk

Ruta cercana

Complete Pack of New Cotillons

1863

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Magia jolasetarako karta sorta

1772

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Florentziako tarot minchiatea

XVIII. mendea

Ikusi gehiago