Eduki publikatzailea

Baraja para juegos de magia

Nabarmendutako piezak

Magia jolasetarako karta sorta

Esku jokoak egiteko 12 kartako multzoa da. Karta bakoitza diagonalki bereizita dago. Horrela, kartaren erdi batean irudi bat dago (pertsonaiak, nobleak, animaliak, deabruak...) eta bestean kartaren balioa agertzen da. Kartak abaniko itxuran erakusten dira eta lehenengo karta, konjuratzailea edo eskujokalaria ordezkatzen duena, aurrealdean jartzen da beti. Kartei buelta ematean, karten beste erdia agerian gelditzen da eta horrela ikusleak engaina daitezke.

 

Baraja para juegos de magia

 

1772. urteko apirilean diseinatu zuen W. Tringham-ek joko hau eta Europako hainbat lekutan (Holandan, Frantzian eta Alemanian bereziki) zabalkunde handia izan duten antzekoetan oinarrituta dago. XVIII. mendean oso ezagunak izan ziren eta herrietako jaietan prestidigitadoreek, saltinbankiek eta era guztietako animatzaileek erabili zituzten.

 

Baraja para juegos de magia

 

1772

W. Tringham
Britainia Handia
Grabatu kalkografikoa, eskuz koloreztatuta
93 x 64 mm

Baraja para juegos de magia

 

[BRI 800]

Nabarmendutako beste pieza batzuk

Ruta cercana

Complete Pack of New Cotillons

1863

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Marseillako tarota

1743

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Florentziako tarot minchiatea

XVIII. mendea

Ikusi gehiago