Pieza 01 Nuevo alfabeto ruso EUS - fourniermuseoa
Eduki publikatzailea

Nabarmendutako piezak
Errusiako alfabeto berria
26 kartako sorta honetan, XIX. mendearen erdialdeko Moskuko kaleko bizitzako hainbat saltzaile irudikatzen dira: ogia, loreak, sagarrak, urrak, haragia edo arropa saltzen dituzten saltzaile ibiltarien irudiak. Karta bakoitzean, zenbaki eta karaktere ziriliko eta latindarrak
agertzen dira inskribatuta, errusieraz eta frantsesez.
Helburu hezigarria eta didaktikoa duen karta sorta hau XIX. mendearen hasieran hasi zen ekoizten, kartak hezkuntzarako eta propagandarako tresna gisa erabil zitezkeela egiaztatzean.
1863
Petro Duchenko
Mosku
Grabatu kalkografikoa, eskuz koloreztatuta
112 x 82 mm
[RUS 10]
Nabarmendutako beste pieza batzuk


