Pieza 015 Cartas de transformación EUS - fourniermuseoa
Eduki publikatzailea

Nabarmendutako piezak
Eraldatze kartak
Karta mota hau “eraldatze karta” gisa ezagutzen da; hau da, paloak modu umoretsuan integratzen dira irudietan.
Diseinu berezi horiek XVIII. mendearen bukaeran sortu ziren. Hasieran, karta sorta estandarretan eskuz eta banan-banan marraztutako ilustrazioak ziren, eta izan zuten arrakastari esker, fabrikatzaileak berehala hasi ziren kartok industrialki ekoizten.
Kasu honetan, irudiak eta bateko pikak izan ezik (azken horretan fabrikatzailearen inskripzioa ageri da), gainerako karta guztiak eskuz eraldatuta agertzen dira. Hori horrela, palo ezberdinak arraunlari, langile edo korrikalarien eszenetan ezkutatzen dira, besteak beste.
c. 1880
Goodall & Son
Londres
Litografia, eskuz marraztuta eta koloreztatuta
92 x 65 mm
[BRI 747]
Nabarmendutako beste pieza batzuk


