Pieza 004 Matriz xilografica para 24 cartas EUS - fourniermuseoa
Eduki publikatzailea

Nabarmendutako piezak
24 kartako matrize xilografikoa
Nahiz eta lehenbiziko kartak eskuz marraztu eta margotzen zituzten, XV. mendearen amaieran kartak egiteko lanetan inprimatze metodo berriak sartu ziren. Xilografia grabatu teknika bat da: egurrezko xafla zizelkatu ondoren, erliebea tintaz busti eta paperaren gainean estanpatu behar da.
Karten kasutan, bloke edo matrizean hainbat karta zizelkatzen ziren eta estanpatu ondoren paper pleguak mozten ziren. Noiz edo noiz, egurra itxuragabetu ez zedin, kartak egur puska banatan zizelkatzen zituzten eta gero panel bakarrean batu.
Kolorea geroago ematen zen; horretarako, atzamarrekin ukituak egiten ziren, "morisko erara", bai eta txantiloiekin ere (izur izenez ere ezagutzen dira). Kartarik landuenak eta garestienak banan-banan koloreztatzen ziren, pintzelarekin.
Matrize xilografiko hau 1950ean aurkitu zen, Gasteizko fabrika baten oholtza altxatu zenean. Bere jabeak Felix Alfaro Fournierri eman zion dohaintzan.
XVII. mendea
Madariondo zura
35,7 x 30 x 3 cm
[10002]
Nabarmendutako beste pieza batzuk
.jpg/02e2f720-036e-5fc0-3b11-21be8788a29e)

