Pieza 014 Juego del mundo EUS - fourniermuseoa
Eduki publikatzailea

Nabarmendutako piezak
Munduko jokoa
Holandako karta sorta honetan, mundua lau kontinenteren bidez irudikatzen da, XVIII. mendearen lehenengo herenean ezagutzen zen moduan. Palo bakoitzak kontinente bat irudikatzen du: pikek Europa, diamanteek Afrika, hirustek Amerika eta bihotzek Asia.
Kartetan herrialdeen alegoriak azaltzen dira, zutik edo zaldi gainean dauden irudien bidez. Marrazkiak grabatu oso zehatzen bidez eginda daude eta testu labur batek (frantsesez) lurraldea, ibaiak eta hiri nagusiak deskribatzen ditu. Erregeari dagozkion kartak ere kontinente bakoitzari buruzkoak dira, era sinbolikoan. Animalien indarraz tiratutako gurdian islatzen da erregearen irudia.
Karta sorta honen beste bertsio batzuk daude Frantzian; errotuluetan aldaketa txikiak dituzte.
c. 1730
Mortier
Amsterdam
Grabatu kalkografikoa
87 x 55 mm
[HOL 5]
Nabarmendutako beste pieza batzuk


