Eduki publikatzailea

Nabarmendutako piezak

Persiako As Nas karta sorta

As Nas jokoan aritzeko diseinatutako Persiako karta sorta hau formatu txikiko 25 kartak osatzen dute. Bost karta berdineko bost serie dira eta honakoak irudikatzen dituzte: erregea (shah), erregina (bibi), dantzaria (couli), soldadua (sarbas) eta herensugea (as). Eszena guztiak eskuz eginda daude.

 

Serie bakoitzeko fondoak kolore bat dauka jokoan ezaguterrazagoak izateko: berdea, horia, gorria, beltza eta urre kolorea.

As Nas ezagutzen den apustu joko zaharrenetakoa da eta egungo pokerraren aurrekaria dela esaten da. Joko honetan, jokalari bakoitzak bost karta jasotzen ditu eta enbidoen bidez beste jokalariak konbentzitu behar ditu, bere karta multzoa onena dela pentsa dezaten.

XVIII. mendea

Eskuz marraztuta eta lakatuta
62 x 41 mm

 

[PER 2]

Nabarmendutako beste pieza batzuk

Ruta cercana

Indiako karta sorta, Dashavatara jokorako

1790

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Japoniako Uta Katuka karta sorta

XVIII. mende erdia

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Hans Bock-ek fabrikatutako paper orriak

1573

Ikusi gehiago