Eduki publikatzailea

Nabarmendutako piezak

Japoniako Uta Katuka karta sorta

Uta Karuta, edo 100 olerkien jokoa, Japoniako joko tradizionala da eta batez ere Urteberri egunean jokatzen da. Poemen konposizio laburrez ilustratutako 200 kartak osatzen dute sorta. Poema horiek XIII. mendeko Japoniako antologi klasiko batekoak dira, Hyakunin Isshu izeneko antologiakoak, hain zuzen ere.

Karten erdiak testua baino ez du; horiek yomifuda deitzen dira (irakurtzeko kartak) Beste erdiari torifuda (hartzeko kartak) deitzen zaie; olerki bakoitzaren azken bertsoak eta eserita dauden olerkari eta beste pertsonaia batzuen irudiak agertzen dira karta horietan. Jokoaren helburua irudiak testuekin lotzea da, poesiaren bi aldeak osatu ahal izateko.

Gaur egun, oraindik antzeko jokoak erabiltzen dira, Japoniako esaera zaharrak, gertaera historikoak eta mitologia irakasteko.

XVIII. mende erdia

Inprimatze xilografikoa
73 x 50 mm

[JAP 1]

Nabarmendutako beste pieza batzuk

Ruta cercana

Indiako karta sorta, Dashavatara jokorako

1790

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Hans Bock-ek fabrikatutako paper orriak

1573

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Persiako As Nas karta sorta

XVIII. mendea

Ikusi gehiago