Pieza 005 Baraja india para juego Dashavatara EUS - fourniermuseoa
Eduki publikatzailea

Nabarmendutako piezak
Indiako karta sorta, Dashavatara jokorako
Indiako karta sorta hau osatzen duten 120 kartak 10 palo edo serietan banatuta daude, eta palo bakoitzak 12 karta ditu. Bi figurak, rajak (erregea) eta bisirrak, osatzen dute palo bakoitza, bai eta hamar karta zenbakidunek ere. Serie bakoitzaren fondoak kolore ezberdina du eta Vishnu jainkoaren 10 avatar edo lurreko berraragiztapen irudikatzen ditu, animalien eta objektuen bidez: arrainak, dortokak, hartzak, lehoiak, tximinoak, aizkorak, ahuntzak, zaldiak edo loreak.
Dashavatara Ganjifa hiru jokalarirentzako baza jokoa da eta XVI. mendearen hasieran sortu zen. Oraindik ere, karta horiek eskuz egiten dira eta sarritan kutxatila edo kaxetan egoten dira, barruan dituzten karten arabera apainduta.
1790
Kartoi lakatua
Karta borobilak, 80 mm-ko diametrokoak
[IND 1]
Nabarmendutako beste pieza batzuk


