Pieza 011 Baraja fabricada por Heraclio Fournier EUS - fourniermuseoa
Eduki publikatzailea

Nabarmendutako piezak
Heraclio Fournierrek fabrikatutako karta sorta
1870ean Heraclio Fournierrek idazmahairako objektuen saltokia jarri zuen, Gasteizko Plaza Berrian, eta han instalatu zuen litografia tailerra. Han inprimatu zituen lehenengo karta sortak. Inprimatzeko erabilitako teknika kromolitografia izan zen. Kolorea erreproduzitzeko prozedura da. Horretarako, inprimaketak errenkadan egiten dira harri litografiko batekin; kolore bakoitzeko harri bat hartuta. Karta sorta horietariko batzuk 12 koloretan ere egin ziren.
Erabilitako materialekin eta inprimatze prozesuekin zeukan kezka handiak kalitate handiko karta sortak ekoiztera eraman zuen, nazioarteko onarpena lortuz. Halaber, berebiziko arreta jarri zuen karten diseinuan, zenbait eredu sortzeko artisten lankidetza izanik; diseinu horietariko batzuetan aldaketa gutxi izan dira gaurdaino.
c. 1889
Heraclio Fournier González
Vitoria-Gasteiz
Kromolitografia
94 x 59 mm
[ESP 298]
Nabarmendutako beste pieza batzuk


