Pieza 003 Baraja de Félix Solesio EUS - fourniermuseoa
Eduki publikatzailea

Nabarmendutako piezak
Félix Solesioren karta sorta
XVIII. mendearen amaieran, Félix Solesio italiarra Madrilgo eta Macharaviayako (Malaga) karten errege fabriketako zuzendaria zen. Biek karta ekoizpen handia zuten. Malagako fabrikak karta sortak egin eta Ameriketara esportatzen zituen.
Karta hauek Madrilgo fabrikatik datoz, bateko urrean agertzen den moduan, Félix Solesio izenaren ondoan. Karta sorta honetako paloak gaikakoak dira Hori horrela, urreak itsas merkataritza irudikatzen du, kopak ardoa, ezpatak gerra eta bastoiak ehiza Karta zenbakidunetan, indizeak zenbaki erromatarretan daude.
Félix Solesioren karta joko ezagunenetakoa da; horretan oinarrituta, hainbat bertsio egin ziren eta hau izan zen sofistikatuenetakoa.
XVIII. mende amaiera
Madrilgo Errege Fabrika
Inprimatze xilografikoa, izurrez koloreztatuta
90 x 57 mm
[ESP 45]
Nabarmendutako beste pieza batzuk
.jpg/02e2f720-036e-5fc0-3b11-21be8788a29e)

