Pieza 009 Baraja fabricada por Thomas De La Rue EUS - fourniermuseoa
Eduki publikatzailea

Nabarmendutako piezak
Thomas De La Rue & Co.k fabrikatutako karta sorta
1834. urtean Thomas De La Rue-k egindako Ingalaterrako karta sorta estandarra. Aipatutako jauna Irla Britainiarretako karta fabrikatzailerik ospetsuenetakoa da eta bere enpresak kartak ekoitzi zituen 1969. urtera arte.
De La Rue-k kartak kolorez inprimatze aldera egin eta patentatutako prozesu tipografiko berriaren bidez egin zen lehenengo karta sortetako bat da. Estilistikari dagokionez, Ingalaterrako eredu tradizionalari eusten dio: irudiak oso geometrizanteak dira, gama kromatikoa urria da eta irudiek kartaren ia azalera osoa hartzen dute.
Garai hartan, De La Rue bere kartetan aldaketa batzuk sartzen saiatu zen (irudi errealistagoak), baina jokalariek ez zieten harrera ona egin, eta, beraz, eredu tradizionalak ekoizten jarraitu zuen.
1834
Londres
Matrize metalikoa
95 x 64 mm
[BRI 176]
Nabarmendutako beste pieza batzuk


