Eduki publikatzailea

ALDI BATERAKO ERAKUSKETA Celedón aldizkaria, Gasteizko jaiaren apologia (1918-1935)

Arabako Fournier Karta Museoa · BIBAT

“Hemen dago Zeledon, jaun-andreok; zuen zerbitzaria”. 1918ko abuztuaren 4an, Celedón aldizkariaren lehen zenbakia argitaratu zen, ‘jaien behin-behineko egunkari’ gisa sortua. Horrela ekin zion jai-giroko tokiko argitalpenetan zaharrenak bere ibilbideari (2012ra arte argitaratu zen). Arabako hamaika gai jorratzen zituen, beti ere parranda eta irribarrea azken helburua izanik.

Guillermo Sancho Corrochanok sortu zuen, ‘Mecachis’ izengoitiaz ezagunagoa (Vida Vasca aldizkarian idatzi zuelako edo El Heraldo Alavés egunkarian kolaboratzaile aktiboa zelako ere ezaguna). Eta bere orrialdeen artean, argitaratu zen lehen hamarkada horietan, hiriko marrazkilari eta idazle nabarmenenetako batzuk agertu ziren: Pedro García ‘Abate Merengorum’; Obdulio López de Uralde; Venancio del Val; Eulogio Serdán; Francisco Toribio Escasena edo Angel Eguileta ‘Un aldeano’.

Aldizkariak askotariko edukiak biltzen zituen: jaiegunetako agenda; musika, futbol edo zezen ikuskizunen kronikak; Gasteizko dendei eta ostatuei buruzko iragarki gatzdun ugari (indigenek eta kanpotarrek erabiltzeko eta gozatzeko); tokiko historiari edo anekdotei buruzko artikulu laburren bat eta, 20ko hamarkadatik aurrera, ilustrazio eta bineta umoristikoak. Horien artean, 1923an, gure egungo jaien hazia agertu zen, XXI. mendeko Gasteizko ikono gorenetako baten lehen irudikapen grafikoa: Zeledon pertsonaia.

Egun, mende bat geroago, denboran atzera egingo dugu argitalpen paregabe hori ezagutzeko, “irri onbera, satirarik eta liskarrik gabea”, gida bakar gisa izanda.

Erakusketa hau Álava Medieval elkartearen laguntzarekin antolatu da eta Komedialdiaren jardueren programaren barruan dago (Gasteizko Umore Jaialdiaren III. edizioa). Urriaren 15era arte bisitatu ahal izango da Bendaña Jauregiko galerietan (Arabako Fournier Karta Museoa · Bibat)

 

Erakusketaren liburuxka deskargatu

Data
2023/06/08 - 2023/10/15
Kategoria
Aldi baterako erakusketa
Lekua
Arabako Fournier Karta Museoa · BIBAT
Norabidea

Aiztogile, 54

Udalerria
Gasteiz

Aurrebista
1 nondik 28
Aurrebista
Aurrebista
Aurrebista
Aurrebista
Aurrebista
Aurrebista
Aurrebista

ALDI BATERAKO ERAKUSKETA Alpinist54. Chema Agustínen marrazkiak

Bendaña Jauregia Arabako Fournier Karta Museoa · BIBAT

Arabako Fournier Karta Museoak Chema Agustinen proiekturik berriena aurkezten du, arkatzez eta tintaz egindako marrazki sorta, alpinismoaren, eskaladaren, zortzimilakoen eta esplorazioaren historiaren gertakariekin.

 

Chema Agustín, eskalatzailea eta mendizalea izateaz gain, diseinatzailea eta ilustratzailea da. Pintura, marrazketa eta collageetako taldeko eta banakako erakusketa ugari egin ditu. Aragoiko autoreak mendiari eta naturari buruzko hainbat argitalpen ilustratu ditu, hala nola “Ordesa. Naturaleza y cultura popular”, "Riglorámico" eta "Riglos Vertical". Pirinioetako mendiei eskainitako olerki bilduma bisualak ere egin ditu

 

Sorta honetako marrazkiek oinarri gisa balio izan dute karta sorta frantziar bat egiteko. Gaien arabera bereizten dira lau koloreak: alpinismoa diamanteetan, eskalada bihotzetan, himalaismoa piketan eta esplorazio handiak hirustetan.

 

 

Alpinist54. Chema Agustínen marrazkiak

 

Horrez gain, alpinismoaren, eskaladaren eta esplorazioaren historiako hainbat mugarriren protagonistak erretratatu ditu (R.Messner, W. Bonatti, R. Amundsen, J. Cousteau...), eta bere marrazkietan mendi eta leku esanguratsuenetan (Everest, K-2, Eiger, Antartika...) egin zituzten ibilbideetako batzuk islatu ditu.

 

 

Mendiarekin, eskaladarekin edo nabigazioarekin lotutako materialekin eta tresnekin osatzen da bilduma hau, baita espedizio horiei buruzko bost mende baino gehiagoko historia laburbiltzen duten informazio taulekin ere.

 

Chema Agustinek “Baraja aragonesa ilustrada» ere egin du, eta Estiva Estudiok argitaratu berri duen “Alpinist54” liburua. Bertan, Sebastián Álvaro, Eva Martos eta Álex Puyó izan dira beste kolaboratzaileak.

 

Alpinist54. Chema Agustínen marrazkiak

 

Erakusketaren liburuxka deskargatu

Data
2023/03/29 - 2023/05/21
Kategoria
Aldi baterako erakusketa
Lekua
Bendaña Jauregia Arabako Fournier Karta Museoa · BIBAT
Norabidea

Aiztogile, 54

Udalerria
Gasteiz

 

info +

ALDI BATERAKO ERAKUSKETA · Barcelona-Sevilla, 29 · Fournier 1929ko erakusketetan

Arabako Fournier Karta Museoa · BIBAT
 

Barcelona – Sevilla, 29 (Fournier 1929ko erakusketetan) erakusketak Arabako Fournier Karta Museoaren bildumaren karta multzo esanguratsu bat ezagutzeko aukera emango du, “Viuda e Hijos de Heraclio Fournier” enpresak 1933ra arte egindako ekoizpenari dagokiona. 1916an Heraclio Fournier hil ondoren, Nieves Partearroyo haren alargunak eta Félix Alfaro bilobak hartu zuten enpresaren gidaritza.

 

Garai horretan, Gasteizko karta fabrikak egindako karta sorten motak eta diseinuak areagotu ziren , eta horietako asko 1929an Sevillan eta Bartzelonan egin ziren erakusketetan erakutsi ahal izan ziren.

 

1929 eta 1930 bitartean izandako Sevillako Erakusketa Iberoamerikarra eta Bartzelonako Nazioarteko Erakusketa erakusleiho garrantzitsuak izan ziren Fournierrentzat. Erakusketa horiei esker, Fournierrek hedapen zabalagoa izan zuen nazioartean. Bi egoitzetan, Fournier fabrikak bere produktuak erakutsi ahal izan zituen, baita inprimaketa prozesuen berrikuntza tekniko batzuk ere, kartei kolore gehiago emateko eta kalitate handiagoa lortzeko.

 

 

Horren adibide izan zen "Naipe Histórico Ibero Americano" delakoa, bi erakusketetarako bereziki diseinatua eta ekoiztua izan zena. Karta sorta iberoamerikarrak arrakasta handia izan zuen Sevillan eta Bartzelonan souvenir gisa.

 

Tokiko, nazioko edo nazioarteko erakusketak ekoizleak eta haien berrikuntzak ezagutarazteko aukerak ziren, baina baita lurralde bakoitzeko garapen teknologikoa eta baliabide ekonomiko eta turistikoak erakusteko ere.

 

1929an, Fournier enpresa, beste sektore batzuekin batera, Sevillara joan zen, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta Merkataritza Ganberen bultzadari esker. Euskal ordezkaritza komertziala eta instituzionala izan zen. Garai hartan enpresa aktiboenek zer ekoizten ari ziren erakusteko aukera izan zuten. Erakundeek ere beraien lurraldeen aberastasuna, kultura eta beste baliabide batzuk ezagutarazi zituzten, hauen artean, XX. mendearen lehen laurdeneko turismoaren lehen urratsak.

 

ALDI BATERAKO ERAKUSKETA · Barcelona-Sevilla, 29 · Fournier 1929ko erakusketetan

 

Erakundeek bi pabiloiak eraikitzen lagundu zuten. Bertan, enpresen ekoizpena erakusgai egon zen, eta hainbat pintura, eskultura eta beste objektu artistiko batzuk ere erakutsi ziren. Baita ere, hiru aldundiek, hiriburuetako udalek eta aurrezki kutxek datu estatistiko eta ekonomikoak jakinarazi zituzten.

 

Sevillako Euskal Industriaren Pabiloian, Fournierren kartekin batera, Arabako eta Euskal Herriko enpresetatik ateratako ardoak, likoreak, nekazaritzarako makinak, erlojuak, kanpaiak eta beste produktu batzuk ikusi ahal izan ziren.

 

 

Urte berean, Fournier Bartzelonako Arte Grafikoen Pabiloian ere egon zen, inprimaketarekin lotutako beste industria batzuekin batera eta stand deigarri bat ezarriz. “Viuda e Hijos de Heraclio Fournier” fabrikaren karten kalitatea saritzeko, zegokion dominaz gain, Ohorezko Diploma ere jaso zuen erakusketa horretan. Sevillan, aldiz, Sari Nagusiaren domina jaso zuen, baita Ohorezko Aipamena ere, karta sorta iberoamerikarraren diseinuengatik.

 

ALDI BATERAKO ERAKUSKETA · Barcelona-Sevilla, 29 · Fournier 1929ko erakusketetan

 

 

Erakusketaren liburuxka deskargatu

Data
2023/05/18 - 2023/10/29
Kategoria
Aldi baterako erakusketa
Lekua
Arabako Fournier Karta Museoa · BIBAT
Norabidea

Aiztogile, 54

Udalerria
Gasteiz

Aurrebista
1 nondik 21
Naipe Histórico Ibero Americano

Nabarmendutako piezak

Naipe Histórico Ibero Americano

Amerikaren aurkikuntza oroitzeko karta sorta. Fournier Etxeak aurkeztu eta salgai jarri zuen 1929an. Urte horretan, Sevillako Erakusketa Iberoamerikarra eta Bartzelonako Nazioarteko Erakusketa egin ziren aldi berean. Viuda e Hijos de Heraclio Fournier erakusketa horietara joan zen bere produktuak erakutsi zituen, Euskal Industria Pabiloian eta Arte Grafikoen Jauregian.
 

 

 

Karta sortak 40 karta ditu eta Fournierrek offsetean inprimatutako lehen aleetariko bat da.

 

 

Urreek Fernando V.aren monarkia irudikatzen dute; kopek, Karlos I.arena; ezpatek, Felipe II.arena eta makilak, kolonaurreko Amerika. Atzealdean, Karlos I.aren erregealdian Espainiak izan zuen armarria ikus daiteke.


 

1929

Viuda e Hijos de Heraclio Fournier, fabrikatzailea
Luis Palao Ortubia, diseinatzailea
Offseta
96 x 61 mm

[ESP 16]
Aurrebista
1 nondik 10
Tarot milanés del grupo Visconti-Sforza

Nabarmendutako piezak

Visconti-Sforza taldearen Milango tarota

Karta gehientsuenak paper gainean inprimatuta daude, baina karten historian salbuespen batzuk izan dira, besteak beste, Milango tarota, eskuz pintatuta pergaminozko euskarri baten eta urrezko orri baten gainean.

Antza denez, tarota Italiako iparraldeko gorteetan sortu zen, XV. mendean, eta, ondoren, Europa osora zabaldu zen. Tarot klasikoak 78 karta ditu. Horietatik 22 arkano nagusiak edo triunfoak dira eta 56 arkano txikiak, lau palotan bereizita.

 

Tarot milanés del grupo Visconti-Sforza

 

Karta sorta honetatik, Arabako Fournier Karta Museoak sei karta ditu: ama santua, enperadorea eta zenbakizko lau karta, urreak eta bastoiak, zehazki.

Tarot hau Visconti familiaren joko baten zatia zen, eta haien leloa, "a bon droit", biko urrean ageri da.


Tarot milanés del grupo Visconti-Sforza

 

Eskuz margotuta, pergamino gainean
170 x 86 mm

Tarot milanés del grupo Visconti-Sforza

[ITA1]
Aurrebista
Aurrebista
Aurrebista
Aurrebista

CAB otras piezas destacadas

Beste pieza nabarmen batzuk

Eduki publikatzailea

Naipe Histórico Ibero Americano

Naipe Histórico Ibero Americano

1929

Ikusi gehiago
Visconti-Sforza taldearen Milango tarota

Visconti-Sforza taldearen Milango tarota

Ikusi gehiago
Erregina ospetsuen karta sorta

Erregina ospetsuen karta sorta

XVII. mendea

Ikusi gehiago
Tarot de Marsella

Marseillako tarota

1743

Ikusi gehiago
Tarot florentino minchiate

Florentziako tarot minchiatea

XVIII. mendea

Ikusi gehiago
Baraja sevilla

Sevillako karta sorta

1647

Ikusi gehiago
Complete Pack of New Cotillons

Complete Pack of New Cotillons

c. 1780

Ikusi gehiago
Dos piedras litográficas para ases

Bi harri litografiko batekoentzat

1889 - 1911

Ikusi gehiago
Baraja fabricada por Heraclio Fournier

Heraclio Fournierrek fabrikatutako karta sorta

c. 1889

Ikusi gehiago
Matriz xilografica para 24 cartas

24 kartako matrize xilografikoa

XVII. mendea

Ikusi gehiago
Pliegos fabricados por Hans Bock

Hans Bock-ek fabrikatutako paper orriak

1573

Ikusi gehiago
Nuevo alfabeto ruso

Errusiako alfabeto berria

1863

Ikusi gehiago
Cartas de transformación

Eraldatze kartak

c. 1730

Ikusi gehiago
Victorias del Duque de Marlborough

Marlborougheko dukearen garaipenak

c. 1707

Ikusi gehiago
Baraja fabricada por Thomas De La Rue

Thomas De La Rue & Co.k fabrikatutako karta sorta

1834

Ikusi gehiago

Persiako As Nas karta sorta

XVIII. mendea

Ikusi gehiago
Baraja japonesa de Uta Karuta

Japoniako Uta Katuka karta sorta

XVIII. mende erdia

Ikusi gehiago
Baraja de Félix Solesio

Félix Solesioren karta sorta

XVIII. mende amaiera

Ikusi gehiago
Baraja india para juego Dashavatara

Indiako karta sorta, Dashavatara jokorako

1790

Ikusi gehiago
Baraja para juegos de magia

Magia jolasetarako karta sorta

1772

Ikusi gehiago