Historias de los naipes en Euskal Herria - fourniermuseoa
Eduki publikatzailea

Historias de los naipes en Euskal Herria
XV. mendetik gaur egunera arte oso zabalduta egon diren karta-jokoek hainbat istorio eta pasadizo ekarri dituzte, dokumentuetan islatuta geratu direnak eta garai bakoitzeko gizarteari buruz pixka bat gehiago jakiteko aukera ematen digutenak.
José Antonio Azpiazu Elorzak sakon murgildu da artxiboko dokumentu horietan, eta auzi, debeku eta istiluei buruzko albisteak ematen dizkigu, bai eta karten garrantzi sozial eta ekonomikoari buruzkoak ere. Karta horiek estamentu eta klase sozial guztiek erabili dituzte, plaza eta tabernetan. Jokoak, apustuek eta tranpek, halaber, historian zehar izan diren jazarpenen eta indarkeriaren berri ematen digute.
Egileak Txertoa argitaletxean argitaratu berri du “Los naipes en Euskal Herria” liburua.
Hizlaria: José Antonio Azpiazu
2022/11/17
Osteguna
19:00