Eduki publikatzailea

ALDI BATERAKO ERAKUSKETA · Emakume kartagileak. Memoria bizia

Hegoalde Gizarte Etxea

Udaberriko Festaren barnean eta Auzoa eraikitzen: iraganetik orainera proiektuaren baitan, Arabako Fournier Karta Museoak omenaldia egin nahi izan die Fournierreko emakume kartagileei.

 

 

Emakume kartagileek kartak inprimatu aurreko eta ondorengo lan guztiak egin zituzten: papera hautatzea, bernizatzea, kartak moztea, karta sortak berrikustea, kutxatilak egitea eta paketatzea. Haien eginkizuna funtsezkoa izan zen produktuaren kalitateari eusteko, hori baita enpresaren bereizgarria. Ondoren, kartagileek beste lan batzuk ere egin zituzten, hala nola administrazioan, laborategi kimikoan, marrazketa lanetan, fotokonposizioan eta makinista bezala.

 

Bere historian zehar, Fournierren karta fabrika familia handitzat hartu zen. Lan eremua soziabilitate espazio ere bihurtu zen bertako langileentzat, kontuan hartuta prestakuntza eta kultura, osasuna, morala eta erlijiotasuna, etxebizitza, gizarte prestazioak, kirola, aisialdia eta beste hainbat alderdi.

 

 

Hegoalde Gizarte Etxean  Emakume kartagileak. Memoria bizia erakusketa aurkezten dugu, Fournierren fabrikan kartak ekoizten egindako lana nabarmenduz eta gure hiriaren eta auzoen historiaren zati gisa. Haien memoria dokumentuetan eta irudietan gordeta geratu da, eta, nabarmenki, Aritza Sáenz del Castillo Velascok zuzeneko testigantzak jaso ahal izan ditu La historia de las naiperas de Heraclio Fournier. Expresión de una memoria viva argitalpenean. Bertan, emakume kartagileen hainbat irudi jasotzen dira, eta kartak fabrikatzeko prozesuaren fase desberdinetan emakume horiek egindako lanaren funtsezko alderdiak nabarmentzen dira, haien lan baldintzak aldarrikatuz eta beste jarduera batzuetan parte hartuz.

 

 

Data
2024/05/13 - 2024/05/18
Kategoria
Aldi baterako erakusketa
Lekua
Hegoalde Gizarte Etxea
Helbidea

Alberto Schommer, 10

Udalerria
Gasteiz

Antolatzailea – Kolaboratzailea
  • Adurtzakoak Auzo Elkartea
  • Hegoalde Gizarte Etxea
  • Arabako Fournier Karta Museoa