Eduki publikatzailea

ALDI BATERAKO ERAKUSKETA · Jokoaren irudiak literaturan

Arabako Fournier Karta Museoa - BIBAT

Arabako Fournier Karta Museoak Jokoaren irudiak literaturan erakusketa aurkezten du Bendaña Jauregiko galerietan.

 

Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolarekin batera antolatuta, 2025-2026 ikasturtean garatutako Grabatu Tailerraren lana erakusten da. Irudiek literatura unibertsalaren zati batzuk berrinterpretatzen dituzte, non jolasaren gaia hainbat angelutatik jorratzen den.


 

 
Horren emaitza dira tailerreko 20 egilek landutako 25 irudi, estilo askotakoak eta oso pertsonalak. Grabatzeko teknika desberdinak erabili dira, hala nola akuafortea, urtinta, punta lehorra, berniz biguna, estilo beltza eta collagea.

 

Erakusketa Euskal Irudigileak elkartearen lankidetzarekin antolatu da. Euskadiko Ilustratzaileen Elkarteak erakusketa hau azaroaren 12an ospatuko den Ilustrazioaren Eguneko programan sartu du, erakusketa, tailer eta bestelako jardueren bidez sorkuntza grafikoa jendeari hurbiltzeko helburuarekin.

 

Jokoaren irudiak literaturan Bendaña Jauregiko galerietan bisitatu ahal izango da, Arabako Fournier Karta Museoaren egoitzan, 2026ko azaroaren 29ra arte.
 

 

 
 

Data
2026/10/22 - 2026/11/29
Kategoria
Aldi baterako erakusketa
Lekua
Arabako Fournier Karta Museoa - BIBAT
Helbidea

Aiztogile kalea, 54

Udalerria
Gazteiz