ALDI BATERAKO ERAKUSKETA Celedón aldizkaria, Gasteizko jaiaren apologia (1918-1935) - fourniermuseoa
Eduki publikatzailea

ALDI BATERAKO ERAKUSKETA Celedón aldizkaria, Gasteizko jaiaren apologia (1918-1935)
“Hemen dago Zeledon, jaun-andreok; zuen zerbitzaria”. 1918ko abuztuaren 4an, Celedón aldizkariaren lehen zenbakia argitaratu zen, ‘jaien behin-behineko egunkari’ gisa sortua. Horrela ekin zion jai-giroko tokiko argitalpenetan zaharrenak bere ibilbideari (2012ra arte argitaratu zen). Arabako hamaika gai jorratzen zituen, beti ere parranda eta irribarrea azken helburua izanik.
Guillermo Sancho Corrochanok sortu zuen, ‘Mecachis’ izengoitiaz ezagunagoa (Vida Vasca aldizkarian idatzi zuelako edo El Heraldo Alavés egunkarian kolaboratzaile aktiboa zelako ere ezaguna). Eta bere orrialdeen artean, argitaratu zen lehen hamarkada horietan, hiriko marrazkilari eta idazle nabarmenenetako batzuk agertu ziren: Pedro García ‘Abate Merengorum’; Obdulio López de Uralde; Venancio del Val; Eulogio Serdán; Francisco Toribio Escasena edo Angel Eguileta ‘Un aldeano’.
Aldizkariak askotariko edukiak biltzen zituen: jaiegunetako agenda; musika, futbol edo zezen ikuskizunen kronikak; Gasteizko dendei eta ostatuei buruzko iragarki gatzdun ugari (indigenek eta kanpotarrek erabiltzeko eta gozatzeko); tokiko historiari edo anekdotei buruzko artikulu laburren bat eta, 20ko hamarkadatik aurrera, ilustrazio eta bineta umoristikoak. Horien artean, 1923an, gure egungo jaien hazia agertu zen, XXI. mendeko Gasteizko ikono gorenetako baten lehen irudikapen grafikoa: Zeledon pertsonaia.
Egun, mende bat geroago, denboran atzera egingo dugu argitalpen paregabe hori ezagutzeko, “irri onbera, satirarik eta liskarrik gabea”, gida bakar gisa izanda.
Erakusketa hau Álava Medieval elkartearen laguntzarekin antolatu da eta Komedialdiaren jardueren programaren barruan dago (Gasteizko Umore Jaialdiaren III. edizioa). Urriaren 15era arte bisitatu ahal izango da Bendaña Jauregiko galerietan (Arabako Fournier Karta Museoa · Bibat)
Aiztogile, 54