ALDI BATERAKO ERAKUSKETA · Beste eklipsea. Warren De la Rue - fourniermuseoa
Eduki publikatzailea
ALDI BATERAKO ERAKUSKETA · Beste eklipsea. Warren De la Rue
Abuztuaren 12ko eklipseak sortutako ikusmina dela eta, BIBAT - Arabako Fournier Karta Museoak Beste eklipsea Araban. Warren De la Rue museoan, XIX. mendeko astronomia eta Arabako Fournier Karta Museoaren bilduma lotzen dituen erakusketa aurkezten du.
1860ko uztailaren 18an, eguzki eklipse oso batek astronomo ugari erakarri zituen Arabara. Himalaya britainiar espedizioa Santanderren eta Bilbon lehorreratu zen, eta barrualdeko beste herri batzuetara joan zen. Araban hainbat behaketa egin zituzten eta teleskopioak Laudion, Andan, Pobesen, Urizaharran, Hereñan, Guardian, Toloño mendilerroan, Alin eta Gasteizko Santa Luzia gainean instalatu zituzten. Azken honetan, ekitaldia gogorarazteko monolito bat dago, Astronomoen kalearen ondoan.
Ribabellosan, Warren De la Ruek behatoki eramangarri bat instalatu zuen, eklipsearen argazki irudiak hartzeko eta beste datu zientifiko batzuk biltzeko tresnekin hornitua.
Fournier Karta Museoak De la Rue karta enpresaren funtsak ditu bere bilduman. Warren Thomas De la Rueren semea izan zen, munduko karta sorta inprimatzeko enpresa garrantzitsuenetako baten sortzailea, eta enpresan ere parte hartu zuen.
Nabarmentzekoa da karta sorta baten atzekalderako jatorrizko zirriborro batean, Warren De la Rueren sinadura agertzen dela.
Erakusketa Bendaña Jauregiko galerietan ikusgai egongo da uztailaren 18tik urriaren 18ra arte. Bisitariek, De la Rue enpresak egindako karta sorta historikoen aukeraketa bat eta motibo astronomikoekin apaindutako karta zahar batzuk ikusi ahal izango dituzte.
Aukera ona izango da eklipse horiek direla-eta Arabako eta gure museoetako ondare kulturala hobeto ezagutzeko.
Aiztogile kalea, 54

