ALDI BATERAKO ERAKUSKETA Alpinist54 - fourniermuseoa
Eduki publikatzailea

ALDI BATERAKO ERAKUSKETA Alpinist54. Chema Agustínen marrazkiak
Arabako Fournier Karta Museoak Chema Agustinen proiekturik berriena aurkezten du, arkatzez eta tintaz egindako marrazki sorta, alpinismoaren, eskaladaren, zortzimilakoen eta esplorazioaren historiaren gertakariekin.
Chema Agustín, eskalatzailea eta mendizalea izateaz gain, diseinatzailea eta ilustratzailea da. Pintura, marrazketa eta collageetako taldeko eta banakako erakusketa ugari egin ditu. Aragoiko autoreak mendiari eta naturari buruzko hainbat argitalpen ilustratu ditu, hala nola “Ordesa. Naturaleza y cultura popular”, "Riglorámico" eta "Riglos Vertical". Pirinioetako mendiei eskainitako olerki bilduma bisualak ere egin ditu
Sorta honetako marrazkiek oinarri gisa balio izan dute karta sorta frantziar bat egiteko. Gaien arabera bereizten dira lau koloreak: alpinismoa diamanteetan, eskalada bihotzetan, himalaismoa piketan eta esplorazio handiak hirustetan.
Horrez gain, alpinismoaren, eskaladaren eta esplorazioaren historiako hainbat mugarriren protagonistak erretratatu ditu (R.Messner, W. Bonatti, R. Amundsen, J. Cousteau...), eta bere marrazkietan mendi eta leku esanguratsuenetan (Everest, K-2, Eiger, Antartika...) egin zituzten ibilbideetako batzuk islatu ditu.
Mendiarekin, eskaladarekin edo nabigazioarekin lotutako materialekin eta tresnekin osatzen da bilduma hau, baita espedizio horiei buruzko bost mende baino gehiagoko historia laburbiltzen duten informazio taulekin ere.
Chema Agustinek “Baraja aragonesa ilustrada» ere egin du, eta Estiva Estudiok argitaratu berri duen “Alpinist54” liburua. Bertan, Sebastián Álvaro, Eva Martos eta Álex Puyó izan dira beste kolaboratzaileak.
Aiztogile, 54